XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
kontuan zekitenek idatziak, eta herriz herri banatu genituen kotxez, eliza eta komentu guztietan.
Edilik ez zuen argitaratu, baina banatu bai.
Ikastolak hasi berri, ipuin batzuk atera genituen.
Ion Oñatibia eta biok hasi ginen ipuinak egiten.
Topatu genuen Boluetan argitaletxe bat, La Vasco Americana, Hego-amerikan ipuin asko saltzen zituena, gehienak klasikoak: Txanogorritxu, La Cenicienta...
Marrazkiak eginak zeuden, erdaraz zegoen testua euskaratu, eta merkeago horrela.
Lehendabiziko ipuinak horrela atera genituen, seiren bat.
Arrakasta izan zuten eta berehala desagertu ziren.
Gero, Kataluniako La Galerarekin antzeko zerbait egin genuen.
Politagoak ziren.
Lau edo bost atera genituen.
Ipuin horietatik etorri zen, hain zuzen, Durangoko Azokaren istorioa ere.
Beste liburu bat argitaratu genuen,
Egileak Tolosako Itziar Orbea eta Arteta (Ainhoa abeslariaren aita) ziren.
Eta Lazkaon ikastolen arteko bilera batean aurkeztu zenean, jendeak ez zuen onartu. Geure giroko materiala behar genuela, eta ez kopiarik.
Konpromisoak ehundaka etortzen zitzaizkizun bai argitaratzeko bai saltzeko ere.
Adibidez, Villasanteren
Guk ez genuen argitaratu, baina banatzeko ekarri zizkiguten.
Eta berdin Sendoako liburuekin. Bi liburu horiek banatzearren arazoak izan nituen Edilin, ez baitzitzaizkien ortodoxoak iruditzen.
Ediliren goi mailako asmoak baino lurreratuagoa nenbilen ni.